Pseudonimoa, Story Cubes y Sinopsia
Pseudonimoa: M. ª Lirio Pineda. Story Cubes: Sinopsia: Iker Askaiturrieta ez zuen askorik, soinean zeramana, besterik ez. Bizitza arriskutsua zuen, dirua irabazteko modu bakarra, bere indarra, apostuen munduan zegoen sartuta. Flexioak egiteko barra baten zintzilik nork aguantatu gehiago? joko horretan eta horren inguruko apostuetan hartzen zuen parte. Beste edozein gau bezala, Iker apostu guztiak irabazten zebilen, baina, galtzaileetako batek ez zuen dirurik hurrengo apostua ordaintzeko, beraz beste gauza bat eskaini zion, liburu zahar bat, lehen edizio bat omen zen, diru nahiko balio omen zuena. Holan, beti bezala, apostua irabazi zuen Ikerrek, baina liburu hori galtzeaz nahiko pozik zirudien gizon arraro hura. Irakurtzen hasi eta berehala konturatu zen Iker hura ez zela liburu normala, eguneroko bat zen, hiltzaile baten egunerokoa hain zuzen ere. Bertan dena kontatzen zuen, bere istorioa nola hasi zen, eta nola bere biktimak leku berean jarraitzen zuten, Anboto mendiko...