Erreseina: Hitz pozoituak
Erreseina: Hitz pozoituak
Hitz pozoituak Barbara Molinaren istorioa kontatzen du, nobela garatzen den denbora tartea baino 4 urte lehenago desagertu zen neskatxa. Dei batek berriz argira ateratzen du Barbararen kasua eta bere inguru gertuko 3 pertsona egoera horri nola aurre egiten dioten ikusten dugu, zenbait galdera erantzun nahian: zer gertatu zen?, non dago Barbara?, bizirik al dago? Aldi berean, Barbara desagertu aurretik beraren inguruko gertakizunak gogoratzen dira, gertatutakoa aztertu nahian, horrela irakurlea ere testuinguruan sartuz. Ezagutu nahi al duzu Barbararen istorioa?
Maite Carranza da nobela honen autorea eta lan honekin oso testu dinamikoa eta erakargarria lortu du, narratzaile desberdinekin jolasten du eta horiek ikuspuntuaren araberako errealitatearen hainbat eta hainbat bertsio erakusten dizkigute. Baina egia bakarra dago azkenean eta hori lortzeko istorioaren amaierara heldu beharko duzue. Protagonistari buruzko hainbat gauza kontatzen dizkigute gure pertsonaiek eta bakoitzak Barbara desberdin bat erakusten digu, aldi berean, gertatutakoaren inguruko gertakizunak eta datuak bilduz, istorioa osatzeko. Animatzen zara Babararen misterioa argitzen?

IRAKURKETARAKO ARIKETA:
Irakurketaren erdian, dena argitu baino lehen, mahainguru bat egingo da, pertsonaia guztien profila izanda, zer pentsatzen duzue gertatu zaiola Barbarari? Zein da protagonistaren profila?
Comentarios
Publicar un comentario