Quiero visitar Gulpiyuri, Llucalcari o donde tú me quieras llevar. ¿Podrías ayudarme a preparar el viaje?

 


ACTIVIDAD 5
 

Laredo herri eta hiri baten abantailak ditu. Txikia da, baina denda ugari ditu, 5 supermerkatu daude eskura eta ia edozein tokitik dago taberna edo kafetegi batera joateko aukera. Bilbotik kotxez edo autobusez joan daiteke, autobusak 3,72€ balio du eta ordu bat inguruko bidaia egiten du. Bertara joateko Castrotik pasatzen da eta bertan geldialdi bat egiten du. Behin Laredon, hainbat gauza daude egiteko, hainbat jai antolatu ohi dituzte, beraz, dataren araberako jaialdiak topa daitezke. Laredora joateko faktore deigarriena bertako hondartza da, 4250m dituena. Udan hainbat eta hainbat turista erakartzen ditu. Berez 11.148 pertsonako biztanleria izanik, haibat bigarren etxebizitza daude (horien artean euskaldunak dira asko). Hori dela eta, hainabat hotel daude hondartzatik hurbil, hala nola, El Ancla, Hotel Cosmopol, Hotel Las Ruedas… Baina turista askok etxeak alokatze nahiago dute, hori egiteko Booking edo Trivago bezalako web orrialdetan begira daitezke eskura duden aukerak.

Urrian Oktoberfesta ospatzen da, horretan, karpa handi bat muntatzen da eta mota desberdinetako garagardoak eskaintzen dira, arropa tradizionala dute zerbitzariek eta bezeroei opariak ematen dizkiete kontsumizioarekin batera. Uztailean La fiesta ye-yé egiten da, 60-70etako hamarkadetan dago oinarrituta jai hau, Laredo osotik ospatzen da. Garai horretako arropa janzten du jendeak eta orduko musika kontzetuak antolatzen dira. Uztailean ere, San Juan eguna ospatzen da, Laredon modu pixka bat desberdinean. Su handi bat egiten da, modu orokorrean, baina talde askok haien egurra ekartzen dute eta hainbat sute txiki ikusten dira hondartza osoan zehar. Beste ospakizunetako bat da El desembarco de Carlos V, urtero egiten da iraileko hirugarren asteburuan. Horretan gertakari historiko bat ospatzen da birsorkuntza baten bidez, Carlos Va Laredon egin zuen azken lehorreratzearen omenez egiten da. Birsorkuntza horretaz gain, Erdi Aroko hainbat ekitaldi plangintza egiten dira, Erdi Aroko merkatua esaterako. Amaitzeko, Laredon ospatzen den jairik aipagarriena eta ezagunena zera da, La batalla de las flores. Horretan, lorez apaindutako karroza izugarriak prestatzen dira asteetan zehar (ezin dira askoz aurretik egin, loreak uzteldu egiten direlako) eta abuztuaren amaieran horiekin desfile bat egiten da eta egunetan zehar daude kaletik ikusgai. Azken egunean, karrozarik onena aukeratzen da eta sari banaketa egiten da.

Laredo, Oktoberfest (2010)            Laredo, Desembaroco de Carlos V              Laredo, Batalla de las flores

Berez, bizitza gehienbat Laredoko erdialdean egiten da, bertan daude aurretik aipatutako supermerkatu gehienak eta taberna eta denda txiki asko ere topa daitezke. Zonalde horretan, bisitatzen joateko oso famatuak dira La plaza de los tres pescadores, Mirador de la caracola, Playa Soledad-era daraman tunela eta Laredoko portua. Azken horretan, zenbait taberna eta jatetxe daude. Laredoko jatetxeetako asko itsaskiekin egiten du lan, izan ere, portu-herria da, mota horretako jatxerik ezagunena da El pescador, hodartzako irteeretako baten ondoan dagoena hain zuzen ere. Baina janari mota horretaz gain, beste zerbait ikusteko, alde zaharrean hainbat aukera daude.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Pseudonimoa, Story Cubes y Sinopsia

VOKI y Vocaroo