Gramatikaren inguruko artikulua: Gramatika beharra?

Gramatika beharrezkoa da, izan ere, erabiltzen den edozein hizkuntzaren oinarria bere gramatika da eta hori ezagutu beharra dago. Modu berean, historian edo filosofian ikasitako materia ez dauka egunez eguneko bizitzan berehalako ekarpenik, baina ukaezina da aipatutako edozein ikasgai beharrezkoak dela. Hau esanda, komunikatzeko gaitasunarekin duen lotura ez da ageria, hau da, alfabetizazioa zabaldu zen arte jende humilak ez zuen ia ikasketarik eta, hura zutenak, ez zuten gaur egun dagoen ezagutza maila ere ez, baina bai komunikatzeko gaitasuna.
Gramatikaren inguruko ezagutza lagungarria da erabiltzen den hizkuntzaren prozedurak eta funtzionamendua ulertzeko, baina horretatik ezin daiteke ondorioztatu horren erabileran eragine duenik, izan ere, gizakiak txikitatik ikasten dute komunikatzen eta horretarako hizkuntza erabiltzen. Subjektua zer den jakin gabe ere, burmuinak badaki esaldi batean nola erabili eta zer funtzio betetzen duen, ez dakien bakarra zera da, kontzeptu horren beraren terminologia espezifikoa. Bide horretatik, are eremu zabalagoak ikus daitezke, esaldi bat esateko modua testuinguruaren araberakoa da, baina hori ere esperientziaz egokitzen da. Esaterako, ez da pentsatzen aginduzko esaldia erabiltzea inpertsonala baino autoritarioago ematen duenik belarrira, instintuz hitz egiten da.
Dena den, zentzu batzuetan lagungarria izan daiteke gramatikaren ezagutza hizkuntzaren erabilera hobetzeko, hala nola, orokortuta dauden akatsak ekiditzeko zenbait testuinguruetan,gaztelaniaz adibidez leísmo edo loísmo deituriko fenomenoak daude. Horiek egunez eguneko bizitzan erabiltzea ez dauka ondorio askorik, baina testu akademikoetan horrelako akatsak ez dira egokiak, hizkera zaindu beharra dago. Fenomeno horiek gertatzen diren tokietan, bata edo bestea noiz erabili ulertu beharra dago, instintuak aukera okerra hartzen duelako kasu horietan. Beraz, kasu espezifiko batzuetan gramatika ikasteak eragin zuzena izan dezake komunikazio gaitasunean, baina egia da hura modu esplizituan ez ikasteak ez duela esan nahi ez dela hizkuntza menperatuko.

Comentarios
Publicar un comentario