Entradas

Mostrando entradas de enero, 2022

Klasea DBHn

Imagen
Klasea DBHn Praktiketan zehar zenbait klase eman ahal izan ditut, baina tutoreak jarraitzen duen metodologiari jarraiki egin behar izan nuen, ikasleentzat prozesuak lotura izateko. Klase horiek nahiko tradizionalak izan ziren, ahozko zuzenketak edo azalpenak adibidez, gehienbat arbela edo proiektorea erabiliz. Dena den, tutoreek zenbait klase berezi ere prestatu zituzten, baina egun zehatzetan, ezin dira gauza bereziak egin egunero. Klasea emateko nik planteatuko nukeen metodologia da azalpenak ematea, beti eman beharko dira ahoz, beharbada batzuetan azalpen-bideo baten laguntzaz. Edonola ere, erabiliko den materialean, horretan bai, aldaketak egin daitezke aplikazioen erabilera, teknologia berrien egokitzapenari lagunduz klasean, gainera ikasleak ere motibatuta sentitzen dira haiengandik hain hurbil dagoen metodoa erabilita. Bestalde, klase arruntez gain, ikasleentzat motibagarri izan daitekeen proiekturen bat proposatzea gustatuko litzaidake, urtean zehar egiteko, eta astero klas...

Genially

Egunez eguneko aplikaziorik erabilienak https://view.genial.ly/61dafb38019bb20de6e6d252/interactive-content-twitter-perfiles https://view.genial.ly/61dafb38019bb20de6e6d252/interactive-content-twitter-perfiles https://view.genial.ly/61dafb38019bb20de6e6d252/interactive-content-twitter-perfiles

Ahozko adierazpena

Isrorio-katea Ahozko aurkezpenak prestatzeko, ikasle askok arazo asko izan ohi dituzte, izan ere, jende aurrean hitz egitea harekin beste faktore batzuk dakartza, hala nola, lotsa eta trabatu ahal izatea. Kasu horretan, ikasle askok esan beharrekoa gidoia izango balitz bezala ikasten dute eta horrek bi ondorio ditu, naturaltasun falta eta zerbait ahaztean, hitzaldi guztia behera etortzea. Horregatik garrantzitsua da ikasleek ahozko azalpenak eta bat-batekotasuna lantzea eta horretarako ariketa interesgarriak eta deigarriak oso lagungarriak izan ohi dira, ikasleek lotsa alde batera uzteko, hori da hain zuzen ere hurrengo ariketaren helburua.      Kasu honetan, ikasleek story-cubes deiturikoak botako dituzte, bertan bost irudi desberdin agertuko dira eta horiekin istorio-kate bat osatuko dute ikaskideen artean. Ariketa aurrera eramateko eta ikasle guztien parte-hartzea bermatzeko, seiko taldeak egingo dira eta istorioa ikasle batetik bestera pasako da irudietako bat istorio...