Klasea DBHn

Klasea DBHn



Praktiketan zehar zenbait klase eman ahal izan ditut, baina tutoreak jarraitzen duen metodologiari jarraiki egin behar izan nuen, ikasleentzat prozesuak lotura izateko. Klase horiek nahiko tradizionalak izan ziren, ahozko zuzenketak edo azalpenak adibidez, gehienbat arbela edo proiektorea erabiliz. Dena den, tutoreek zenbait klase berezi ere prestatu zituzten, baina egun zehatzetan, ezin dira gauza bereziak egin egunero. Klasea emateko nik planteatuko nukeen metodologia da azalpenak ematea, beti eman beharko dira ahoz, beharbada batzuetan azalpen-bideo baten laguntzaz. Edonola ere, erabiliko den materialean, horretan bai, aldaketak egin daitezke aplikazioen erabilera, teknologia berrien egokitzapenari lagunduz klasean, gainera ikasleak ere motibatuta sentitzen dira haiengandik hain hurbil dagoen metodoa erabilita.

Bestalde, klase arruntez gain, ikasleentzat motibagarri izan daitekeen proiekturen bat proposatzea gustatuko litzaidake, urtean zehar egiteko, eta astero klase bat eskaini adibidez. Ahozkotasuna lantzeko klase bat eskaintzen zion nire tutoreak astero eta, ariketa labur gisa frogatzearen ondoren, antzerki handi bat prestatzea erabaki zuen urte amaiera arte prestatuko dutena ikasle guztien artean. Horrelako jarduerekin ikasleak oso motibatuta sentitu ziren, klasean elkarlana asko bultzatu zen eta euskaraz hitz egiteak ere indarra hartu zuen. Nire kasuan, idazmena eta ahozkotasuna praktikan jartzeko proiektu bat porposatuko nuke, taldeka narrazio labur bat prestatuz eta, zuzendu eta gero gidoi egiturara pasatuz, amaitzeko testuaren egokitzapen zinematografikoa sortuz.

Hortaz, labur esanda, ohiko klaseetan, egunez eguneko klaseetan, IKTen erabilera bultzatzea gustatuko litzaidake, baina kontrol batekin, motibatuta sentitzetik, adigabe egotera pasatzeko muga oso fina baita. Bestalde, noizbehinka ariketa bereziak egitea ere oso interesgarria irudituko litzaidake, errutinarekin mozteko eta motibazio extra bat emateko ikasleei, betik klaseak pisutsuak izatera pasatzen direnean (bestela, ikasgaiarekiko arbuioa gara dezakete). Amaitzeko, urtean zehar aurrera eramateko proiektu handi bat prestatzea ere gustatuko litzaidake, gainera, amaierako emaitza klasean ikaskideekin partekatuz, normalean, ikasleek oso ondo erantzuten dute (bideoaren kasuan, asko gustatzen zaie ikaskideak antzezle gisa ikustea).

 

Así se utiliza la tecnología en las aulas de España | Business Insider  España


Comentarios

Entradas populares de este blog

Quiero visitar Gulpiyuri, Llucalcari o donde tú me quieras llevar. ¿Podrías ayudarme a preparar el viaje?

Pseudonimoa, Story Cubes y Sinopsia

VOKI y Vocaroo