Ahozko adierazpena

Isrorio-katea

Ahozko aurkezpenak prestatzeko, ikasle askok arazo asko izan ohi dituzte, izan ere, jende aurrean hitz egitea harekin beste faktore batzuk dakartza, hala nola, lotsa eta trabatu ahal izatea. Kasu horretan, ikasle askok esan beharrekoa gidoia izango balitz bezala ikasten dute eta horrek bi ondorio ditu, naturaltasun falta eta zerbait ahaztean, hitzaldi guztia behera etortzea. Horregatik garrantzitsua da ikasleek ahozko azalpenak eta bat-batekotasuna lantzea eta horretarako ariketa interesgarriak eta deigarriak oso lagungarriak izan ohi dira, ikasleek lotsa alde batera uzteko, hori da hain zuzen ere hurrengo ariketaren helburua.

    Kasu honetan, ikasleek story-cubes deiturikoak botako dituzte, bertan bost irudi desberdin agertuko dira eta horiekin istorio-kate bat osatuko dute ikaskideen artean. Ariketa aurrera eramateko eta ikasle guztien parte-hartzea bermatzeko, seiko taldeak egingo dira eta istorioa ikasle batetik bestera pasako da irudietako bat istorioan sartzea lortzen dutenean. Jolas honek gainera hainbat aukera ematen ditu hainbat jubo desberdin daudelako eta jolasa errepikakorra egiten denean, kuboak eta taldeetako partaideak aldatzeko aukera ere badago. Labur esanda, beraz, ikasleek egin beharreko ariketa ozenki eginikp bat-bateko narrazioa da.

    Horretarako ebaluazioaren lehen zatia behaketaren bitartez egingo da, ordu osoan zehar egingo da ariketa, beraz, irakasleak denbora izango du taldez talde joan eta batetik, ikasleen parte-hartzea bermatzeko. Ebaluatuko diren faktoreak izango dira parte-hartzea bera eta hura nola eramaten den aurrera (hitz-jarioa eta naturaltasuna), hori izango da behaketaren bitartez. Bestalde, esandakoaren zentzuzkotasuna ere ebaluatuko da (egokitasuna, kohesioa eta koherentzia), hau ebaluatu ahal izateko istorioa-katea sortzeko erronda bakoitzean idazari bat egongo da, erronda horretan zer etan nork esan duen apuntatuz. Horrela, irakasleak klasean esandako guztia ebaluatzeko aukera izango du eta ez momentu zehatz batean esaten dena soilik, irakaslea ezin baita klase osoan zehar talde guztiekin egon.

 

Hona hemen story-cubes fisikoak izan ezean erabil daitezkeen zenbait baliabide:

https://aulaenjuego.com/2020/10/14/story-cubes-en-genially/

https://eslkidsgames.com/esl-story-dice-online

Comentarios

Entradas populares de este blog

Quiero visitar Gulpiyuri, Llucalcari o donde tú me quieras llevar. ¿Podrías ayudarme a preparar el viaje?

Pseudonimoa, Story Cubes y Sinopsia

VOKI y Vocaroo