Klasea DBHn
Klasea DBHn Praktiketan zehar zenbait klase eman ahal izan ditut, baina tutoreak jarraitzen duen metodologiari jarraiki egin behar izan nuen, ikasleentzat prozesuak lotura izateko. Klase horiek nahiko tradizionalak izan ziren, ahozko zuzenketak edo azalpenak adibidez, gehienbat arbela edo proiektorea erabiliz. Dena den, tutoreek zenbait klase berezi ere prestatu zituzten, baina egun zehatzetan, ezin dira gauza bereziak egin egunero. Klasea emateko nik planteatuko nukeen metodologia da azalpenak ematea, beti eman beharko dira ahoz, beharbada batzuetan azalpen-bideo baten laguntzaz. Edonola ere, erabiliko den materialean, horretan bai, aldaketak egin daitezke aplikazioen erabilera, teknologia berrien egokitzapenari lagunduz klasean, gainera ikasleak ere motibatuta sentitzen dira haiengandik hain hurbil dagoen metodoa erabilita. Bestalde, klase arruntez gain, ikasleentzat motibagarri izan daitekeen proiekturen bat proposatzea gustatuko litzaidake, urtean zehar egiteko, eta astero klas...